Gaur, igandea, 22:00etan “Tribuaren Berbak”. “Jalgi hadi plazara!” Euskarari buruzko abestiak eta euskal musikagitza hizpide.
Kike Amonarriz
@kikeamonarriz.eus
Euskara, soziolinguistika, herrigintza. EH Basque language & Country, sociolinguistics đź”— kikeamonarriz.eus
Gaur, igandea, 22:00etan “Tribuaren Berbak”. “Jalgi hadi plazara!” Euskarari buruzko abestiak eta euskal musikagitza hizpide.
“LUR” Munduan nagusi den zaratatik aldendu eta kontzertu goxo, amultsu eta barnekoia eskaini ziguten bart Tolosako Topicen Maddi Oihenartek eta @juantxozeberio.bsky.social -ek. Dastaketa musikala! Biba zuek!
Adiskide batek Gasteizko aireportutik bidalitako #Zazpikia-k. Akatsen museoa bilakatzeko helburuarekin ari ote dira?
Tolosako Inkesta Soziolinguistikoa egin du Tolosako Udalak: - Euskararen aldeko hizkuntza-politikak babes zabala: %82 - Hitz egiteko gai: %67 - Udaletxearekin euskaraz: %60 - Anbulatorioan: %56 - Transmisioa: %50 eusk + %7 biak ataria.eus/tolosa/17912...
Euskara bultzatzearen alde daude tolosar gehienak - Tolosa | Tolosaldeko ataria
Tolosako Inkesta Soziolinguistikoa egin du udalak lehen aldiz, euskararen egoeraren argazki osatua izateko, eta nabarmen erakutsi du babes zabala duela euskararen aldeko hizkuntza-politikak.
ataria.eus
Frankistek Ataun okupatu ondorengo lehen Udal Batza 1936ko uztailaren 30ean egin zen. Batzarra amaitzean “Viva España, Viva Cristo Rey, Viva Euskal Erria” oihukatu zuten bertaratuek aktak dioenez. #Euskalerria
“Madrilgo euskaltzaleak” @TribuarenBerbak Denboraldi honetako lehen atala hemen ikusgai 👇 etbon.eus/s/tribuaren-...
“Madrilgo euskaltzaleak” GAUR, igandea, urriak 4, 22:00etan, ETB1en eta ETBON plataforman! 📺 #Tribuarenberbak denboraldi berriaren estreinaldia. 👇 Atalaren aurrerapena. Zabaldu mezua tribukideen artean
“Madrilgo euskaltzaleak” @Tribuarenberbak denboraldi berriaren estreinaldia. Urriak 4, igandean, 22:00ean, ETB1en. 👇 Atalaren aurrerapena. Zabaldu mezua tribukideen artean!
“Itzuli dira 'Tribuaren berbak'” Bihar, igandea, urriak 4, gaueko 22:00etan “Madrilgo euskaltzaleak” atala eskainiko da. Edukiaren laburpena @urtziurkizu.bsky.social -ek @berria.eus -en. www.berria.eus/komunikazioa...
Itzuli dira 'Tribuaren berbak'
Igandean hasiko dute ETB1eko saio horren denboraldia, Madrilen. Zortzi atal izango ditu, eta Kike Amonarriz Gorria eta Izaro Arruti Agirreurreta izango dira aurkezleak.
berria.eus
“Madrilgo euskaltzaleak” @Tribuarenberbak denboraldi berriaren estreinaldia. Urriak 4, igandean, 22:00ean, ETB1en. 👇 Atalaren aurrerapena. Zabaldu mezua tribukideen artean!
ELEN (European Language Equality Network) erakundeak bat egiten du euskara, gailegoa eta katalana Europan ofizialak izan daitezen aldarriarekin. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak dira. @eurolang.bsky.social bidez
Bitoriano Gandiagaren “Elorri”ren 2. argitalpeneko ale bat eskuratu nuen atzo bigarren eskuko denda batean eta altxor hau topatu nuen bertan: Gandiagaren eskaintza, liburuko marrazkien egile Jose Luis Iriondo frantziskotarrari! Altxor bat!
Altzo Azpiko Ipintza zahar edo Ipintza haundi baserria, Mikel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren sortetxea. Baserriaren aldamenean Juanito Loperen eskultura ikus daiteke.
60ko hamarkadako euskarazko menua. Tolosako Kale Nagusian zegoen Zeru Aundi/Cielo Grande hotel-jatetxeko Bittor Zeberio eta Saturnina Larrarte jabe euskaltzale aitzindariek menua euskaraz eta frantsesez ere ipini zuten. Terminologian bada bitxikeriarik. @juantxozeberio.bsky.social -ek eskainia
“Lorpenak eta hutsuneak euskararen irakaskuntzan: Orereta Ikastolaren adibidea” EHko ikastetxe guztientzat baliagarriak izan daitezkeen emaitzak eta hausnarketak jaso nituen bertan. Artikulu batean laburbildu ditut webgunean. kikeamonarriz.eus/lorlorpenak-...
Lorpenak eta hutsuneak euskararen irakaskuntzan: Orereta Ikastolaren adibidea - Kike Amonarriz
Sarrera Ikasleen euskararen erabilerarekin kezkatuta, irakasleei zuzendutako hitzaldi bat emateko eskatu zidaten Orereta Ikastolatik. Ohiko hitzaldia eman baino, interesgarriagoa iruditu zitzaidan, ni...
kikeamonarriz.eus
“Laster ikasi nuen hizkuntzak ikasteko motibazioak sozialak eta kolektiboak direla, eta ez eskolakoak edo norbanakoarenak”. @tmolla.bsky.social -ek La Vanguardian, argitaratu berri duen “Les llengües de demà ” liburua hizpide. Euskaldunontzat gako ugari. www.lavanguardia.com/local/valenc...
Toni Mollà : “El valenciano no sobrevivirá en el museo etnográfico, el gueto y los Jocs Florals”
El periodista y sociólogo valenciano reivindica en su nuevo libro “Les llengües de demà ” (Bromera) un nuevo enfoque para garantizar el futuro de la lengua propia
lavanguardia.com
“Barazkijalea” Han Kang idazle eta Literatura Nobel saridun korearraren eleberriak guztiz harrapatu nau: aztoragarria, beldurgarria, desosegua eragiten duena, eta aldi berean, imantzen zaituena. Nabarmentzekoa Gema L. Las Herasen itzulpena. Zu ere barazkijale bilakatuko al zara?
Marquina being the only place of Biscay where the pure Basque is spoken... ('A luminous guide for the British cooperative forces in Spain', Bayonne, 1836).
“Okzitaniera gertatzen ari delako” Izaro Arrutiren erreportaia @Berria-n. Udako Okzitaniar Eskola egitasmoak berrehun pertsona inguru biltzen ditu astebetez udan, okzitanieraz bizitzeko. Ez dago halako beste eskaintzarik. www.berria.eus/euskal-herri...
Okzitaniera gertatzen ari delako
“52 urte dira hiru zorok munduko hainbat txokotatik okzitaniera ikastera etorritako jendearen belarrietara hizkuntza itzularazteko ideia ero bat izan zutela. Eta badirudi ideia horrek funtzionatu d...
berria.eus
Munduko leku askotan erabili dira eraztunaren edo “Antibasque”ren antzeko elementuak tokian tokiko hizkuntzak zerabiltzaten ikasleak zigortzeko. Rozenn Milinek adibide batzuk bildu ditu “Ethnocides. Un tabou français” liburuan (irakurtzekoa!). [PDF] kevrebreizh.bzh/wp-content/F...
“Sabino Ormazabal, Memorial per la Pau”. Francesc Marco-Palauk Nova Concan. www.novaconca.cat/opinio/27118...
Sabino Ormazabal, Memorial per la Pau | Francesc Marco-Palau
Enguany a deu anys que el Centre de Lectura de Reus acollia el lliurament de la 32a ediciĂł del Memorial per la Pau Josep Vidal Llecha, avui rebatejat com a Memorial per la Pau Josep i Liesel Vidal, pe...
novaconca.cat
1976ko abuztua. Euskarazko publizitatea “Zeruko Argia”n. Klasiko batzuk: - Fanderiako pentsuak: Ez Merkenak. Bai Onenak! - Nork kukurruku??? Ollarrak ollotegian? Ez! FAGOR’ek sukaldian!
1976ko abuztuak 22. Duela 50 urte “Zeruko @argia” 700. zenbakira iritsi zen. Karia horretara inkesta bat zabaldu zuen orduko euskal indarren artean. Erantzun zutenak: EAJ, EHAS, ESB, ETA (pm) eta LAIA. Gure historia gertua ulertzeko gakoak. [PDF] w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKP...
“Descolonizar la mente” Ngũgĩ wa Thiong'o idazle keniarraren saiakera hau kolonialismoaren ondorioen deskribapen xehea eta salaketa da. Tartean, bertoko hizkuntzak jazartzeko eskoletan zerabilten metodoa azaltzen du; eraztunaren edo “Antibasque”ren parekoa.
«Hizkuntza komunitate bakoitzak bere kabuz jardunda oso zaila da datorkigunari aurre egitea» Taupako J.Mendizabalek eta Garabideko G.Aiestak BIHAR kongresuari buruz @berria.eus -en. www.berria.eus/euskal-herri...
«Hizkuntza komunitate bakoitzak bere kabuz jardunda oso zaila da datorkigunari aurre egitea»
«Kongresuari» buruzkoa izan da galdera. Bihar deiturikoa «egitasmo bat» dela zehaztu dute, ordea, Gorane Aiesta Maidaganek (Elgoibar, Gipuzkoa, 1995) eta Jasone Mendizabalek (Arrasate, Gipuzkoa, 1...
berria.eus