Aranzadi Zientzia Elkartea

@aranzadi.bsky.social

1947tik, kultur eta natur ondarearen ikerketa zientifikoan eta dibulgazioan dihardugu. Desde 1947, investigamos el patrimonio cultural y natural y lo divulgamos. www.aranzadi.eus 💀⛏️🦉🐸🪲⭐🌸🍄🔬💚

⚒️ Aste honetan Gendulaingo Erdi Aroko herrigune despopulatua induskatuko dugu, K.o. XI-XIV. mendeetako aztarnetan sakontzeko. Helburua arkeologiatik haratago joatea da, baselizari testuinguru historiko zabalagoa emateko, besteak beste.

BildBildBildBild

Bisitatu Irulegiko Burdin Aroko herrixka eta “Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak” erakusketa Aranzadiko arkeologoen eskutik! 🕖 Udako ostiral eta larunbatetan irailak 12ra arte 🎟️ 3 bisita mota eskuragarri: indusketara, indusketara+erakusketara edo erakusketara soilik.

⛏️ Martxan jarraitzen dute Aranzadiren udako indusketa arkeologikoek! Kanpainak abian dira aste honetan Zalduan (Auritz, Nafarroa) eta Babion (Izoria, Araba). Bi aztarnategietan lanean dihardute burubelarri arkeologo eta bolondresek gure iragana hobeto ezagutzeko.

👀 Esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko, Aranzadik eta ADEMGIk biodibertsitatean inspiratutako bitxi solidarioak sortu ditugu.  Bilduma modu solidarioan merkaturatuko da uztailaren 5ean Busti Zaitez kanpainan. Dirua ADEMGIren fisioterapia eta logopedia zerbitzuetara bideratuko da.

BildBildBild

⛏️ Abian dira Aranzadiren udako indusketak!  Aranzadiko kideak eta bolondresak lanean ari dira Resan (Andosilla), San Adrian–Lizarraten eta Koskobilon (Olazti).  Gure ondare arkeologikoa ikertu, ezagutu eta babesten jarraitzen dugu.

BildBildBildBild

🌿 Gure basoak ezagutzen Larunbatean, BERRIAko irakurleekin batera, Lizarrustitik abiatu eta Gipuzkoako baso naturalak ezagutzeko ibilaldia egin genuen, Aranzadiko Yoana Garcíaren gidaritzapean. Natura, ikaskuntza eta giro bikaina uztartu genituen. Eskerrik asko partehartzaileoi! 🌳

BildBildBildBild

📚Gaurtik aurrera, Aranzadiko liburutegiak Lydia Zapata Liburutegia izena izango du. Aranzadiko bazkidea eta Europako arkeobotanikako erreferente bat izan zen Zapata doktorea. Gaur, ekitaldi hunkigarri batean, bere ibilbidea eta ekarpena omendu nahi izan ditugu, liburutegiari haren izena emanez.

BildBild

📖✨ Aranzadi aldizkariaren bigarren zenbakia kalean da! Eklipseari buruzko erreportai luzea, Aizpea Goenagarekin solasaldi bat, espezie bereziei buruzko informazioa… askotarikoak aurkituko dituzu zientzia, natura eta ondarea elkartzen dituen aldizkarian.

Bild

🏛️“Frankismoak Errepresaliatutako Emakumeak: Gipuzkoako kasua’ erakusketa ikusgai  Helburua 1936 eta 1945 artean Gipuzkoan errepresio frankista pairatu zuten eta isilaraziak izan ziren emakumeen memoria ezagutaraztea da.  📍 Aieteko Kultur Etxea  📅 Irailaren 6ra arte

Bild

🌿 Ateak zabalik ditu “Banaezinak” erakusketa ibiltariak Zarautzen.  Gizakiaren eta naturaren arteko harremana aztertzen du, Historiaurretik gaur egunera arte. 📍Bihar arte Zarauzko Merkatu Plazan ikusgai. Ondoren, Tolosan, Irunen eta Zumarragan izango da.

Bild

“Gerra eta Erresistentzia”: kalean da Gerra Zibilean Donostian gertatutakoari, errepresio frankistari eta biktimei buruzko lau argitalpeneko bildumaren lehen alea. Donostiako Udalarekin egindako proiektuak memoria historikoa berreskuratzea du helburu, ikerketa eta memoria demokratikoa uztartuz.

Bild

⛏️ Aste gutxi barru berriz ekingo diegu udako indusketa arkeologikoei, iraganaren arrastoak berriro argitara ekartzeko. 🎙️ Irratian, Aranzadi Zientzia Elkartea-ko Juantxo Agirre Mauleónek boluntarioen garrantzia eta uda honetako aztarnategiak aipatu ditu: San Adrián, Koskobilo eta Basagain. 🎧 guau.eus

🌿 Autobus markesinak, hiri biodibertsitatea ezagutzeko tresna Aranzadin, DBUSekin batera, markesinak zientzia-dibulgaziorako eta ingurumen-kontzientziarako gune bihurtu ditugu. Espezieen ilustrazioak eta kokapenak aurkituko dituzu bertan hiria hobeto ezagutzeko. 🌱 Biarteko Mugi proiektuaren parte!

BildBildBild