Igande arratsaldeak nola alaitu, adibide grafikoa (eta milesker!):
Nori ez zaio pasa: zerbeza pare bat edatera atera, eta biharamunera arte ez itzultzea etxera. Ez kezka: Ulisesen parrandak 20 urte iraun zuen. Bueltan dira #klasikogisakoak @berria.eus -en! www.berria.eus/kultura/itzu...
www.berria.eus/kultura/gizo... @aritzgalarraga.bsky.social
Gizontasun hegemonikotik aldentzeko saiakera autobiografiko bat ondu du Aritz Galarragak
Esperientzia pertsonaletatik abiatuta, Galarragak maskulinitate eredu hegemonikoaz hausnartu du 'Izan gizona' liburuan. Erronka bat jarri du mahai gainean: gizonen artean hitz egin eta gizontasun f...
berria.eus
Gaur egun handia da: @aritzgalarraga.bsky.social -ek liburu berria aurkeztuko du, #IzanGizona, kontakizun autobiografikoaren eta saiakera literarioaren arteko artefaktu bat. Genero maskulinoko kide gisa hezi eta sozializatu garen denok egin beharko genukeen ariketa iruditu zait.
Markos Zapiainen 'Ni, laiko' (Alberdania, 2025) liburua iruzkindu du Aritz Pardina Herrerok
Harainditik honaindira
argia.eus
Milan Kunderak, "L'art du roman" liburuan, bere obra hobeki ulertzeko 69 hitz-gako definitu zituen. Gauza bertsua egiten saiatu naiz ni, 21 hitzekin, haren "Izatearen arintasun jasanezina" eleberriaz:
✍🏼 Aritz Galarraga: 'Hogeita bat hitz'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
Ikasturteko azken Klasiko gisakoa, hiztegi forman: Milan Kunderaren "Izatearen arintasun jasanezina" hobeki ulertzeko 21 hitz gako. www.berria.eus/kultura/anal... Irailera arte? 👋 @berria.eus
Hogeita bat hitz
ADISKIDANTZA EROTIKOA: Tomasek emakumeak desiratzen ditu, baina beldurra die. Nolabaiteko konpromisoa sortu behar du beldurraren eta desioaren artean. «Adiskidantza erotikoa» deitzen dio. «Bien art...
berria.eus
Gustura egon naiz gaur arratsaldean #Zebrabidea saioan Malen Frantsesenarekin #Garondoan -i buruz hizketan 🎧 irratia.naiz.eus/eu/info_irra...
«Beste kontuez ere hitz egiten da. Gatazkarena atze-oihal bat da, testuinguru bat ematen diena» | Zebrabidea | IRRATIA
Gorka Bereziartuak labetik atera berri du bere lehen eleberria: 'Garondoan'. Eleberri hau ordea, ez da egun batetik bestera osatutako nobela bat iz...
irratia.naiz.eus
Normaltasunaren arrakalak. Leila Slimani idazle frantziar-marokoarraren eleberri sonatuena plazaratu du Alberdaniak: 'Kantu leuna'. Gaurko egunean amatasuna zer den galdetzeaz gainera, Parisko barruti gentrifikatuetako klase arazoak ditu ardatz.
Normaltasunaren arrakalak
Normaltasunaren arrakalak. Leila Slimani idazle frantziar-marokoarraren eleberri sonatuena plazaratu du Alberdaniak: 'Kantu leuna'. Gaurko egunean amatasuna zer den galdetzeaz gainera, Parisko barruti gentrifikatuetako klase arazoak ditu ardatz.
b.eus
Akaso liburu bat idatzi ordez partidu politiko bat fundatu izan banu, handik gutxira beste batzuek egin zuten bezala, orain beste historia bat kontatzen ariko nintzen www.berria.eus/kultura/garo... (Eskerrik asko @berria.eus egunkariari, #Garondoan -en aurrerapen hau publikatzeagatik)
Garondoan
Lehen liburuarekin arrakasta lortu ostean noraezean dabilen idazle bat du protagonista Gorka Bereziartuaren 'Garondoan' eleberriak. Aurreneko nobela du egileak, eta Alberdania argitaletxearekin pla...
berria.eus
Bai gustura atzo Iruñean #Garondoan aurkezten. Euskalerria Irratitik ere pasa nintzen; hemen ikus-entzun dezakezue nobelari buruz Miren Mindegiak egin zidan elkarrizketa euskalerriairratia.eus/nafarroa/177...
Gorka Bereziartua: "Beren kokapena aurkitzen ez duten pertsonen inguruko eleberria da 'Garondoan'" - Nafarroa - euskalerriairratia.eus
Bere lehenengo eleberria plazaratu du Gorka Bereziartua kazetariak. 'Garondoan' memoriaren inguruko eleberri bat da, bere burua kokatzen eta kontatzen saiatzen ari diren pertsonaien bitartez
euskalerriairratia.eus
Samuel Beckett, Godot eta Juan Garzia itzultzailea. (Eta, gainera, ez dago munduan lepo bilduko jertseak Beckettek baino elegantzia handiagoz janzten dituen inor)
Klasiko gisakoen ale berri bat: Samuel Beckett, "Godoten esperoan". Eta, ados, ez da inoizko literatur lanik bihotz-altxagarriena; edo bai? www.berria.eus/kultura/anal... #klasikogisakoak @berria.eus
Klasiko gisakoen ale berri bat: Samuel Beckett, "Godoten esperoan". Eta, ados, ez da inoizko literatur lanik bihotz-altxagarriena; edo bai? www.berria.eus/kultura/anal... #klasikogisakoak @berria.eus
"Ever tried. Ever failed. No matter. Try again. Fail again. Fail better", Samuel Beckett
Atzo ezin, gaur zintzilikatzen dut hilabete honetako Klasiko gisakoa, @berria.eus -en: "Clevesko Printzesa", Gorteko intriga soil dirudien eleberria, baina azkenerako dilema moral oso gaurko baten aurrean jartzen gaituena. www.berria.eus/kultura/lehe...
Lehenik aitortza, gero errefusa
Antza, arrandia eta galaitasuna sekula ez dira Frantzian horrenbesteko distiraz agertu nola Henry bigarrenaren erregealdiko azken urteetan: Diane Poitiersekoa, Marie Stuart Eskoziakoa, gertuago Mar...
berria.eus
Gugan bego Ramon Zallo, bertso askea: frankismoaren aurkako borrokalaria, ETA-VIko kidea, LKIren bozeramailea, EHUko irakaslea eta ikerlaria; azken hamarkadetan gure eztabaida publikoak ezagutu duen bisturi zorrotzenetako bat. (Argazkia: Dani Blanco / Argia)
Agustin Arrieta: «Filosofian beti aldarrikatu behar da justizia, testuinguru guztietan, leku guztietan; balio unibertsal gisa». Zorionez, balio unibertsalen defentsa itzuli da filosofia eremuan. Ba zen garaia! #ManifestuFilosofikoa @alberdania.bsky.social @berria.eus www.berria.eus/kultura/agus...
Agustin Arrieta: «Badirudi iritzi bat ezagutza bilakatu daitekeela jasotako like kopuruaren arabera»
Munduaren norabidea aldatuko ez badu ere, aldaketa positiboaren parte izan behar luke filosofiak, Agustin Arrieta pentsalariaren iritziz. 'Manifestu filosofikoa' saiakeran bildu ditu bere gogoetak.
berria.eus
Gida-liburu ezinhobea garai durduzagarri hauetan:
Café Mokka, Jabier Muguruzaren lehen eleberria @berria.eus -en: www.berria.eus/kultura/cafe...
Café Mokka
Musikagintzan ibilbide luzea du Jabier Muguruzak (Irun, 1960), eta umeentzako hainbat lan ez ezik, helduentzako narrazio bildumak eta elkarrizketa liburuak ere kaleratu ditu. 'Café Mokka' du lehen...
berria.eus
Posible ote da, Brasilgo herrixka indigenak aztertu bitartean, geure zibilizazio mendebaldarra xehe-xehe aletzea? Antzeko zerbait egin baitzuen Claude Lévi-Straussek "Tropiko tristeak" bikainean. #klasikogisakoak @berria.eus www.berria.eus/kultura/bera...
Urtzi Urkizu "Streaming aroa" liburuaz hemen, eta, besteak beste, Joseba Gabilondo, Garazi Goia edota Gaizka Izagirre aipatuz:
Oso une egokian argitaratu du Agustin Arrietak bere 'Manifestu Filosofikoa'. Garai aztoragarri eta ilun hauetan irakurri eta zabaldu beharrekoa. www.alberdania.net/product/mani... @alberdania.bsky.social #ManifestuFilosofikoa @jbengoetxea.bsky.social @ehuhefa.bsky.social @jakin-eus.bsky.social
Manifestu filosofikoa – Alberdania
alberdania.net
Eleberrien udaberria: guztira 34 nobela kaleratuko dituzte argitaletxeek hilabeteotan. Azken urteetako udaberririk emankorrena izango da aurtengoa nobelagintzaren arloan. Ia 30 argitaletxeren datuak bilduta, BERRIAk hurrengo hilabeteetan kaleratuko diren liburuen zerrenda osatu du, eta 87 nobedade…
Eleberrien udaberria: guztira 34 nobela kaleratuko dituzte argitaletxeek hilabeteotan
Eleberrien udaberria: guztira 34 nobela kaleratuko dituzte argitaletxeek hilabeteotan. Azken urteetako udaberririk emankorrena izango da aurtengoa nobelagintzaren arloan. Ia 30 argitaletxeren datuak bilduta, BERRIAk hurrengo hilabeteetan kaleratuko diren liburuen zerrenda osatu du, eta 87 nobedade daude orotara.
b.eus
Edorta Matauko (1950-2026). Itzultzaile: Joseph Roth, Stefan Zweig, Robert Walser... #respect
"Aspalditik nabil egiteko zerbaiten bila. Ez dago ezer egiterik horren inguruan: ez dago ezer egiterik", Jean Rigaut
Zenbaitendako, xanpaina eta kabiarra da luxu gorena. Niretako. Aritz Galarragaren testuak irakurtzea da luxuaren sinonimoa: share.google/4evFfsvydVwH...
Dena da segun-eta nola
Aspaldi handikoa da, eta ez da desagertu, istorio deseroso, larri, erdiragarriak ezagutzeko grina, beldurrezkoak sarri, hildako, agerpen, mamu istorio; auskalo barne zeozer egozteko edo. Grina horr...
share.google