Gorka Erostarbe Leunda

@gerostarbe.bsky.social

Kazetaria Berria eta Badok-en. Musika. Jotea eta trapea. Eta Urola erreka.

Bikain, beste behin, @bsarasola.bsky.social www.berria.eus/kultura/anal... "Edo, beste modu batera esanda, oso posible da ahoz euskaraz bizi baina literatura erdaraz irakurtzen duenari (edo literatura irakurtzen ez duenari) bitxia suertatzea hitanoaren erabilera nobela batean"

Literatura, hi

Urte eta erdi igaro da jada azkeneko liburua argitaratu dudala, eta haren harira jaso dudan komentariorik harrigarriena hitanoari dagokiona izan da. Nobelako elkarrizketa batzuetan hika erabili iza...

berria.eus

Aski ederra begitandu zait Josu Goikoetxearen 'Lakioa'. Dotorezia, lexiko eta esaldikera aberatsa, atmosfera, tentsio eutsiak... Eta susmoa irakurraldiz-irakurraldi gauza berriak erakusteko dohaina dutela 9 ipuinok.. 'Gaua eta gero', 'Su bat muinoan', 'Ritxi', 'Zeremonia'...

Fama txarra dute tabernek eta igogailuek; 'tabernetako iruzkinak' edo 'igogailuko konbertsazioak'... Ba horiexetan jakiten da, besteak beste, 'ekonomia' deitzen den hori zertan den egiazki, ez tertulistoen foroetan, ez egunkarietako orri horixketan, ez 'paper' akademikoetan.

Ebentismoaren garaiotan, apurka apurka diluitzen doa areto txikiek, tabernek eta gaztetxeek osatu izan duten ekosistema kultural ezinbestekoa. Ia erabat galtzeraino. Eta galera izugarria da. Eta ez diogu behar adinako garrantzia ematen.

Katedral bat eraitsi du, eta musikaren tenplu txikiak eraikitzen ari da orain hondakin haietatik abiatuta. Atzo tenplu bilakatu zuen Viktoria Eugenia antzokia. Distortsiotik tempo kontrasteetara, isiltasunari denbora emanez. Zer delizia eta 'delikadezia' Gorka Urbizu zuzenean