Aranzadi Zientzia Elkartea

@aranzadi.bsky.social

1947tik, kultur eta natur ondarearen ikerketa zientifikoan eta dibulgazioan dihardugu. Desde 1947, investigamos el patrimonio cultural y natural y lo divulgamos. www.aranzadi.eus 💀⛏️🦉🐸🪲⭐🌸🍄🔬💚

📅 Azaroaren 10etik 13ra, Fermin Leizaola Etnografia Jardunaldiak San Telmo Museoan.  Basker dokumentala, Elena Tuduriren ondarea, Lekeitioko Antzar Eguna eta masia katalana izango dira hizpide. 📺 Streaming bidez ere jarraitzeko aukera.

2.000 bazkidek, 310 boluntariok eta 70 langilek osatzen dute Aranzadi. Estatuan bakarra den elkartea, ikerketa zientifikoan, giza eskubideen defentsan eta dibulgazioan diharduena. Gure balioetan oinarritutako 300 proiektu baino gehiago: Ondarea, Natura eta Memoria.

🐦 ENARAK proiektua, habiak ezagutzeko eta babesteko tresna.  Tolosan, hirigintza eta ingurumen arloko profesionalek eraikinen birgaitzea eta hegazti babestuen kontserbazioa nola uztartu aztertu dute, Bartzelonako neurriak erreferentzia gisa hartuta.  ENARAK proiektua eta bisorea ere aurkeztu ditugu.

BildBild

⛏️ Ezagutu Komunitateko kideak! 🏺 Javier Buces Cabello Historian Doktorea da eta bi master ditu. 2007tik Aranzadiko ikertzailea da. Gaur egun, Antropologia Saileko Memoria Historikoaren Arloko arduraduna da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea ere bada.

BildBildBild

🐦 20 urte Jaitzubian hegaztien migrazioa aztertzen!  80 espezie baino gehiagoko 25.000 hegazti baino gehiago eraztundu ditugu bi hamarkadatan. Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bisitaldia egin du gaur Txingudiko paduretara egindako lana eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko.

BildBildBild

🏺 «Irulegitik Pompelora. Hiri baten sustraiak» nazioarteko ikastaroak adituak bilduko ditu. Duela 2.100 urte Pompelo nola sortu zen eta erromatarren etorrerak lurraldea nola eraldatu zuen aztertuko da modu dibulgatiboan.  📅 Irailak 24-27 · 📍 Civivox Pompelo · Iruña  🎟️ Doan, izena emanda

🏺 “Hernaniko haurrak erbestean” erakusketa Biteri kultur etxean ikusgai da. 1936ko gerraren ondoren alde egin behar izan zuten 250 haur inguru identifikatu ditu Aranzadik. Haien bizipen eta oroitzapenetan murgiltzeko aukera.  📅 Irailak 8–26.

Bild

🤝 ATE+ mugaz gaindiko proiektuko bazkide diren erakundeen arteko lehen topaketa! Nafarroa Garaia eta Beherea arteko ondare arkeologikoaren inguruko formakuntza, ezagutza-trukea eta transmisioa sustatuko ditu, Pirinioen bi aldeetako lankidetza indartuz.

Bild

🦴 Paco Etxeberria eta Lourdes Herrasti omendu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, memoria demokratikoaren alde egindako lanagatik.  🎙️Radio Euskadin, exhumazioez, identifikazioez eta gorpuak berreskuratzea baino harago doan lanaz hitz egin dute.

📢 Oharra Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitza itxita egongo da abuztuaren 10etik 14ra (biak barne). Abuztuaren 17an berriz ere ohiko jarduerari ekingo diogu. Bitartean, udako naturaz eta zientziaz gozatzeko aukera izango dugu, abuztuko eklipsea behatzeko tartea barne. Ondo pasa!

Bild

Bisitatu Irulegiko Burdin Aroko herrixka eta “Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak” erakusketa Aranzadiko arkeologoen eskutik! 🕖 Udako ostiral eta larunbatetan irailak 12ra arte 🎟️ 3 bisita mota eskuragarri: indusketara, indusketara+erakusketara edo erakusketara soilik.

⚒️ Aste honetan Gendulaingo Erdi Aroko herrigune despopulatua induskatuko dugu, K.o. XI-XIV. mendeetako aztarnetan sakontzeko. Helburua arkeologiatik haratago joatea da, baselizari testuinguru historiko zabalagoa emateko, besteak beste.

BildBildBildBild