EH Bildu

@ehbildu.bsky.social

Euskal ezkerreko independentiston mugimendu politikoa • Primera fuerza municipalista del país • Building the Basque Republic of equals

Gaurko egunez jaio zen Lauaxeta, askatasunaren, euskal kulturaren eta gure nazioaren aldeko idazle eta ekintzaile konprometitua. Faxistek 1937ko ekainaren amaieran fusilatu zuten, baina haren hitzek eta ametsek gure herriaren memorian loratzen jarraitzen dute.

Bild

🗞️ La alcaldesa de Laudio, Ainize Gastaka, hace balance en GARA de la gestión municipal y destaca los proyectos estratégicos puestos en marcha. «Aiaraldea ha sufrido mucho, pero tiene un brazo industrial muy fuerte que tiene que seguir manteniendo y hay que proteger». www.naiz.eus/eu/info/noti...

«Hemos gestionado grandes proyectos en una legislatura dura»

Llegados a la última parte de la legislatura, ¿qué balance hace de estos tres años? Indudablemente ha sido una legislatura dura, pero hemos consegu...

naiz.eus

🗞️ Josu Aztiria legebiltzarkidearen iritzi artikulua @berria.eus|en. «Ezinbestekoa zaigu euskararen estatus juridiko eta politikoan jauzi kualitatiboa ematea, estatua duten hizkuntza nazionalek dituzten tresna juridiko-politikoak izateko: soilik horrela lortuko dugu hizkuntza politika berri bat».

Bild

‼️ Marketin gutxiago, konponbide gehiago. Rebeka Ubera: «Nahiz eta marketin asko erabiltzen ari diren herritarren pertzepzioa aldatzen saiatzeko, herritarrek egunero pairatzen dituzte osasun sistema publikoaren gabeziak, eta hori udan areagotu egiten da».

«Normalizatzen ari da Osasun sailak aipatzen zuen 'kultura aldaketa'. Etenik gabeko arreta guneetan, ohikoak bilakatzen ari dira medikurik gabeko txandak». Osakidetzan udarako eta urte guztirako planifikaziorik eza salatu du Rebeka Ubera legebiltzarkideak.

Uda guztietan bezala, klasiko bat dena errepikatzen da: Osakidetzako osasun zentroetan murrizketak ari gara pairatzen. Urteak aurrera doaz, baina hemen ez da ezer aldatzen, nahiz eta titularren bidez hobekuntzak saltzen saiatu. Rebeka Ubera, Barakaldotik: youtu.be/E0vErbHOFkQ

🔴 Lo excepcional no se puede convertir en estructural. Menos marketing y parches, más soluciones. Rebeka Ubera: «Por mucho marketing que utilicen para cambiar la percepción social, la gente sufre cada día las carencias del sistema público de salud, que se aumentan en verano».

En verano se repite lo que ya es un clásico: los centros de salud de Osakidetza sufren recortes. Pasan los años, pero nada cambia. La situación no mejora por muchas campañas de imagen que hagan. Denuncia de la parlamentaria Rebeka Ubera desde Barakaldo: youtu.be/cpMaJxbptRs?...

‼️ Azalpenak eskatu dizkiogu Segurtasun sailburuari, Donostiako Karmengo jaietan Ertzaintzak erakutsitako jarrera bortitzagatik. Ertzaintzaren eskuhartzea onartezina izan zen: gertaera hauek agerian uzten dute polizia eredu berria behar dugula, gertutasunean oinarritua eta konfiantza sortuko duena.

Bild

Baginen eta bagare! Otxandioko bonbardaketan herrikideak hil eta gure etxeak suntsitu zituzten, baina ez zuten gure herria garaitu. Ez zuten gure hizkuntza isilarazi. Ez zuten gure nortasuna ezabatu. 90 urte geroago hemen jarraitzen dugu. Zutik, tinko eta aske gure herriaren defentsan. 1936 ~ 2026

BildBildBildBild

🌹 Duela 90 urte Otxandioko bonbardaketa faxistan erail zituzten 61 herritarrak omendu ditugu Andikona plazan. Euskal Herriko lehen aire erasoa gogoratzeaz gain, aitortza hunkigarria egin diegu urte luzez isilarazitako memoria berreskuratzeko lan egiten duten otxandiar guztiei. 1936 ~ 2026

BildBildBildBild

Ni silenciaron ni silenciarán el ansia de libertad del pueblo vasco. Hoy recordamos a las víctimas del bombardeo fascista de Otxandio que, 90 años después, siguen sin ser reconocidas oficialmente por el Estado español. A la amenaza de la extrema derecha hay que hacerle frente como pueblo.

Otxandioko bonbardaketaren biktimak eta Euskal Herriaren izateko nahia isilarazten saiatu zen sarraskia gogoan ditugu gaur. Duela 90 urte egin bezala, ultraeskuinaren mehatxuari eta garai ilunei herri gisa egin behar diogu aurre. Memoria, justizia, erreparazioa.

Hoy se cumplen 90 años del bombardeo de Otxandio, que mató a más de 61 personas cuatro días después del alzamiento fascista. Un acto criminal que pretendió silenciar el ansia de libertad del pueblo vasco, pero la reivindicación por la soberanía de Euskal Herria está más viva que nunca.

Otxandio bonbardatu zutela 90 urte betetzen dira gaur. 61 pertsonatik gora hil zituzten euskal sena eta Euskal Herriaren izateko nahia isilarazteko saiakera kriminalean. 90 urteren ostean, sarraskiaren biktimek ez dute Espainiako Estatuaren aitortza ofizialik jaso; egileek, aldiz, bai.

Auzolana, elkarlana eta aniztasunetik herri baten etorkizuna ereiteko borondatea. Bergarako Alkateen Mugimenduak duela 50 urte egin bezala, aberria herriz herri eraikitzen delako, txikitik handira.

Otxandioko bonbardaketatik 90 urte beteko dira bihar, eta Espainiako Estatuak sarraskiaren arduradun nagusietako bati emandako ohoreek indarrean jarraitzen dute. Ez dugu promesa gehiago behar. Memoria hitzetatik ekintzetara eramateko garaia da. Otxandiok egia, justizia eta erreparazioa merezi ditu.

Foruak ezabatu zizkiguten duela 150 urte. Orain 50 alkateen mugimenduak herri ginela eta gure burujabetzaren alde bidea egin nahi genuela aldarrikatzeko ekimena hartu zuen. Gaur, alkateeen mugimendu hura omendu eta Euskal Herriaren etorkizun burujabearen aldeko konpromisoa berretsi dugu.

BildBildBildBild

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak! Duela 50 urte Alkateen Mugimenduak ereindako haziak fruituak ematen jarrai dezan, gure herriaren burujabetza osoaren aldeko apustua berritu dugu Bergaran. Mila esker orduko espiritua bizirik mantentzeko lan egiten duzuen herri ordezkari guztiei!

BildBildBildBild

Duela mendi erdi Bergaran irekitako bideari jarraipena eman diogu gaur Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena oroituz. Euskal Herriko 180 alkatetik gora, ehunka hautetsi eta dozenaka ordezkari publiko elkartu gara Bergaran ospatu dugun ekitaldi hunkigarrian.

BildBildBildBild

👏 Konprometituta gaude Euskal Herriaren memoriarekin, gure autogobernuaren garapenarekin eta gure nazioaren aitortzarekin. Iraganetik datorren askatasun nahia etorkizunera eraman nahi dugu, belaunaldiz belaunaldi transmititu den aldarria eta konpromisoa berrituz.

Foruak abolitu arren, Espainiar eta Frantziar estatuek ez zuten Euskal Herria desegin! ✊ 1976ko alkateen hitzek denboraren joana gainditu dute. Gure nazioaren aitortza ez delako iraganeko auzia; gaurko premia demokratikoa eta etorkizunerako giltza baizik.