Iker Aranburu

@ikeraranburu.bsky.social

Berriako kazetaria

Auto elektrikoak nagusitzen direnean, nola konpentsatu. hidrokarburoek ogasun publikoei egiten dieten ekarpena? Iaz erregaien gaineko zergek 1.670 milioi ekarri zien Hegoaldeko ogasunei, bildutakoaren %7.

BERRIA@berria.eus · 8mo ago

Elektrikoak, kilometroa pagatzera. Auto elektrikoak nola zergapetu aztertzen ari dira herrialdeak, erregaiekin biltzen dituzten diruak etorkizunean nola ordezkatu aurreikusi nahian. Erresuma Batuan iragarri dute lehen zerga.

Argindar konpainia handiek zentral nuklearren bizitza luzatzearen inguruko eztabaida Espainiako ika-mika politikoaren erdigunera eraman dute. Zentral nuklearren jabeek, ordea, oraindik ez dute aurkeztu erreaktoreen bizitza luzatzeko eskaera formalik. www.berria.eus/ekono...

Bild

Hurrengo urteetan, edertasunerako eta norberaren zaintzarako produktuen merkatua %6 handituko da urtero munduan. Azala zaintzeko produktuak, ezpainetakoak, masailetako gorriak, lurrinak-eta asko saltzen dira, eta ez Eguberrietan soilik. www.berria.eus/ekonomia/ede...

Konkurtsoan jarri dute Gasteizko SDA Factory lantegia, argudiatuta ez daukala galerei aurre egiterik. Azken lau urteetan enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak kateatzen aritu dira, eta 55 langile besterik ez ditu gaur egun.

Gasteizko SDA Factory etxetresna egilea ere ixteko bidean dago

Enpresaren jabeak, Kataluniako B&B Trends-ek, konkurtsoan jarri du lantegia, argudiatuta ez daukala galerei aurre egiterik. BSHk konpainia saldu zuenean, 2018an, 240 langile zituen Gasteizko lanteg...

berria.eus

Iñigo Calvo-Sotomayor eta Ekhi Atutxa ikertzaileak heldurik zaharrenen kohorte demografikoaren agerpena aztertzen ari dira. Euskal Herrian pertsona asko dira 60-79 urte artekoak, laster gehiago izango dira, eta horrek gauzak aldatuko ditu. Ea interesgarri zaizuen. www.berria.eus/ekonomia/hel...

Heldurik zaharrenen arora iristen

Bizi itxaropena luzatzen joan ahala, eta harekin batera bizitza osasuntsuaren itxaropena ere, kohorte demografiko berri bat agertzen ari da munduan eta Euskal Herrian: pertsona helduetan zaharrenak...

berria.eus