“Sagardo egunean lagunari botaka egiten laguntzen”. Tigris tabernako komunak, K. a. 1531
Zure begiradaren sakontasunean galtzen naiz. Baina Eroskin ere galtzen naiz, beraz, etzazu hartu kontutan.
Hauxe jaso dut, baina ez dakit nork bidali didan. Secreto de sumerio!
Hilabeteak egin ditut pentsatuz 6. tomoa desagertu zaidala. 😞
Netflixen "Hiltzaile kanibal nekrofiloaren kasua". Oharra, kontuz: Tabako irudiak.
Likidoa edateko eta grasa erretzeko esan dio medikuak lagun bati. Hitzetik hortzera hartu du lagunak.
Buruan hazkura egiten ari nintzela tornilo txikitxo bat erori da. Betaurreko patilarena dela konturatzeak eraman dizkidan bi segundoak bizitzako luzeenak egin zaizkit.
Ez dakit euskalki bat den ala grekera, amaierako “atenas” horrek despistatu nau 🤔
Ez da montajea. Zergatik hartzen ditu beti ostalaritzak leku publikoak?
Azkenean legalak dira pertsonen eta animali mitologikoen arteko ezkontzak.