Urtzi Reguero Ugarte

@urtzipurtzi.bsky.social

Irakaslea (UPV/EHUn), ikertzailea, filologoa, aita, kurisoa... ez beti hurrenkera horretan _ Profesor (en la UPV/EHU), investigador, filólogo, padre, curioso... no todo en ese orden

✍️"El valor del libro reside en cómo desmonta y desmitifica los populares mitos que rodean al euskera desde años atrás" Beste erreseina bat Ni la mitad te creas liburuaz 😊 Reseña sobre el libro Ni la mitad te creas 😊 revistaseug.ugr.es/index.php/Va...

Vista de Urtzi Reguero Ugarte (2024). Ni la mitad te creas: mitos, verdades y algunas curiosidades más sobre el euskera. 192 pp. Athenaica Ediciones Universit

revistaseug.ugr.es

✍🏼 [IRITZIA] Diego Pallés Lapuente: Etimologiaren irakaspenak. Nor ez ote du liluratzen etimologiak, eguneroko hitz arruntak hartu eta begi bistan ezkutatuta zegoen esanahi bat aurkitzeak (atera eta ate hitzen arteko harremana, adibidez) edo aspaldi handian galdutako harreman semantikoak…

Etimologiaren irakaspenak

Diego Pallés Lapuente: Etimologiaren irakaspenak. Nor ez ote du liluratzen etimologiak, eguneroko hitz arruntak hartu eta begi bistan ezkutatuta zegoen esanahi bat aurkitzeak (atera eta ate hitzen arteko harremana, adibidez) edo aspaldi handian galdutako harreman semantikoak berraurkitzeak (adibidez, eskola greziar skhole aisialdia etimotik dator). Zaletasun ia unibertsal horren eraginez, herri etimologiak ditugu. Jende arruntak sortu eta gizartean zabaltzen diren uste okerrak dira horiek. Normalean, haien atzean azaleko antzekotasunak egoten dira. Eta beste ezaugarri bat ere badute: herri etimologia aspergarririk ez dago. Etimologiek eman behar diguten lilura hura asetzeko sortzen dira. Adibidez, ilargi askotan lotzen da hildakoen argiarekin. Herri etimologia ona da, mistikoa —hildakoak, gaua—, eta itxuraz gardena egungo hiztunarentzat. Arazoa da etimologiak askoz prosaikoagoak izaten direla. Mitxelenak uste zuen (h)il- horrek gaueko astroari egiten ziola erreferentzia (il-argia gaueko astroaren argia), edo ilargiak markatzen duen egutegiko banaketari (hilabeteko argia). Koldo Mitxelena, edertasun zapuztaile hori. Ilargi aipatu bezala, herri etimologiaren ohiko jomuga ugari ere ekar nezake gogora: lagundu, laket, minbizi, sorgin, txortan egin... Euskaldunak gara eta, beraz, badakigu gure hizkuntza hazitegi kuttuna dela hala moduzko espekulazio etimologikoak egiteko eta, bide batez, balizko iragan mistikoarekin konektatzeko, bakoitzak buruan duen iraganeko euskal gizarte idealarekin. Bekaturik gabe dagoenak jaurti dezala lehen harria. Ondo dakigu Larramendik XVIII. mendean sare sozialik eduki izan balu, ...and I think it’s beautiful moduko post zaparrada ekoitziko zukeela. Egia esan, etimologiak ebaztearen afera lan zaila, nekeza eta, batzuetan, antzua izaten da. Egungo hizkuntza ondo menperatzeaz gain, iraganekoa ere sakon ezagutu behar da. Horrelako lanen ondorioz, 2019az geroztik, Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa dugu etimologiak arakatzeko afizioan lagun, online kontsultagarri. Etimologiak lotura harrigarriak argitara ekartzen dituenean gustatu egiten zait, bai. Baina gauzarik mundutarrenak erakusten dizkigunean ere bai. Alegia, iraganeko jendea halabeharrez gu baino bereziagoa, mistikoagoa, pachamamarekin konektatuagoa ez zela erakusten duenean. Batzuetan, gehienetan, gizakiok arruntak, soilak, prosaikoak gara... and I think it’s beautiful.

dlvr.it

📚¡Acaba de salir a quinta edición del libro Ni la mitad te creas! 😘Muchas gracias a todxs lxs que habéis comprado, leído, regalado, recomendado, difundido, criticado y también a lxs que os habeis cagado en él.

Bild

Udako etxeko lanak bidali dizkigu Lola Ponsek, tartean Ni la mitad te creas irakurtzea. Egingo diogu kasu? - Lola Pons nos manda tareas para verano. Entre otras, leer Ni la mitad de creas. ¿Le hacemos caso? cadenaser.com/audio/175214...

Deberes para el verano

<p>Lola Pons nos prepara en su última clase de lengua los deberes para el verano: leer en papel, no pantallas y escribir un diario sin pretensiones literarias para ir soltándonos.</p> | Cadena SER

cadenaser.com

📚 Datorren asteazkenean Bilbon izango naiz Ni la mitad te creas liburua aurkezten Eneko Zuloagarekin. 📚 La próxima semana estaré en Bilbao presentando Ni la Mitad te creas con Eneko Zuloaga. 📍Librería Camara Liburu-denda 📆 Ekainak 25 de junio ⏰19:00

Bild

Arratsalde atsegina pasatu dugu gaur Madrilgo liburu azokan. Eskerrik asko gerturatu zaretenoi! Ez zarete gutxi izan! - Tarde agradable hoy en la Feria del Libro de Madrid. Gracias a todos los que os habéis acercado, ¡que no habéis sido pocos!

BildBildBildBild

Egun ederra egiten du gaur Madrilgo liburu azokan paseatu eta libururen bat erosteko. Gerizpean bada hobeto! — Hoy ha salido un buen día para pasearse por la feria del libro de Madrid y comprar algunos libros. Allí estaremos ☺️ 👇🏼👇🏼

Bild