Nerea Kortajarena Ibañez

@nereakortajarena.bsky.social

EH Bilduren Programa idazkaria | Secretaria de Programa de EH Bildu. Donostia, Euskal Herria https://www.instagram.com/nereakortajarena/ https://www.facebook.com/kortajarena.nerea https://x.com/NKortajarena

Donostiak ezin du gure bizitzak zailtzen dituen inertzia horretan jarraitu. Ezin du jarraitu gazteak kanporatzen eta hemen geratzen garenak arrotz sentiarazten. Donostia bizigarria berreskuratuko dugu. Altxa gaitezen eta egin dezagun bidea elkarrekin! Lortuko dugu!

Donostiako alkate izan nahi dut arima duen Donostia berreskuratzeko. Haien auzoan bizi nahi eta ezin dutenen istorioak posible egiteko eta etxebizitza eskuragarria bermatzeko. Los mismos que han puesto Donostia en venta se presentan como salvadores, pero tienen un grave déficit de credibilidad.

Egitea. Ibiltzea. Oinak lurrean izatea. Entzutea. Konpromiso horiek agintzen dizkizuet Donostia donostiarrentzat berreskuratzeko. Itsasoko kostaldetik Urumeako ibarrera. Auzoz auzo eraiki, antolatu eta ehuntzen den Donostia anitz eta parte hartzailean sinisten baitut. Hau hasi besterik ez da egin.

BildBildBildBild

Donostian ere kalera atera gara Palestinari elkartasuna adieraztera, Gernika Palestinak egindako deialdiari erantzunez. Palestinaren aldeko ahotsa ez isilarazteko eta genozidioarekin amai dadila eskatzeko. Herri ukatutik herri ukatura, Palestinaren kausa Euskal Herriaren kausa ere badelako!

BildBildBildBild

Geroz eta arrotzago sentiarazten gaituen hiri eredua eraldatzen hasi eta donostiarron beharrak erdigunean jarriko dituen Donostia berreskuratzeko prest gaude. Badago aldaketarako nahia, gogoa eta indarra. Miramongo Elkartegian ikusiko dugu elkar larunbatean.

Bild

Agirre lehendakariak tradizio politiko ezberdinak batu zituen gobernu berean, fronte zabalak eta gutxieneko programak martxan jarriz mehatxuei aurre egiteko. Oraingoa ere ardura historikoz jokatzeko unea da. Hau da unea maila emateko eta erretorikaren gainetik Agirreren ispiritua berreskuratzeko.

BildBildBild

Egunero euskal zinemarekin gozarazten gaituzten profesional guztiei gure miresmena adierazi diegu Euskal Zinemaren Galan. Ezinbestekoak zarete euskal kulturaren uzta bizirik mantentzeko! Zorionak saritu guztiei eta Jose Ramon Soroizi, ibilbide oso baten lan oparoagatik jasotako Zinemira sariagatik!

BildBildBildBild

Indibidualismoaren garaiotan, elkar topatzeko eta emozio kolektiboa partekatzeko espazioa ordezkatzen du EH Bilduren komunitateak. Eredugarritasuna, zintzotasuna, aldaketa grina eta herritarren bizi baldintzak hobetzeko politika sendoak dira gure bereizgarriak.

BildBildBildBild